Loratzea sustatzeko, orain ongarriztatu

Landareek ongarri gehiago behar dute loraldi garaian.


Landare guztiek, oro har, elikagai batzuk behar dituzte ondo garatzeko, kantitatean eta kalitatean loratzeko, fruitu onak emateko eta lehorteei eta izozteei aurre egiteko. Horregatik, orain, loraldi garaian, une egokia da substratua aberasteko loreak indarrez sor daitezen behar den ekarpenarekin.


Ez bazaude ziur zein ongarri erabili behar duzun, Kimubat Gardenen galde dezakezu edo ongarri unibertsal bat erabil dezakezu. Substratuaren gainetik sakabanatzen diren eta poliki-poliki desegiten diren ongarri pikortatuak ongarriztatzeko modu bat dira, landareari aldizka mantenugaiak emanez. Hau oso erosoa da gutxienez hiru hilabetez ongarriztatzeaz ahazteko aukera ematen dizulako. Horrela funtzionatzen dute barratxoetan datozen ongarriek ere: substratuan sartzen dira eta oso aukera erosoa dira loreontzi txikietan dauden landareentzat.


Ongarri likidoek eta disolbagarriek azkarrago eragiten dute, sustraiek errazago eskura ditzaketelako. 7-20 egunean behin aplikatu behar dira, landarearen eta zikloaren arabera, normalean udaberritik udazkenera arte, baina bi geldialdi egin behar dira: bata, udan, eta, bestea, neguko atsedenaldi begetatiboan.
 

Itzuli