Maiatzeko zereginak. Zein dira hil honetako zereginak eta zer landatu dezakezu?
Landare gehienak neguaren ondoren hasten dira loratzen eta hazten. Eskaintzen diguten kolore-aukera zabala ikusmenarentzat benetako poza da eta, zalantzarik gabe, zoriontsuago egingo gaituzte. Naturak hainbesteko bizia ematen digu! Eta topera gozatzeko, ezin dugu zaintza-maila jaitsi eta zereginekin jarraitu behar dugu. Hona hemen maiatzekoak!
Zaindu zure lorategia
- Ureztatu, ureztatu eta ureztatu. Landareek beroa nabaritzen dute eta ura behar dute. Hori bai, uraren aurrezpena kontrolatzen saiatu programazio-sistemekin, norberak ureztatzeko loreontziekin...
- Ongarriztatu ongarri solidoekin. Elikagaiez hornitu 15 egunean behin, gutxi gorabehera.
- Kimatu igokariak eta zuhaitzak loratzen direnean.
- Arrosondoak ongarriztatu, ez ahaztu!
- Garaiz zabiltza birlandatzeko edo loreontziz aldatzeko.
- Begoniak, Daliak, Impatiensak, Petuniak, Sedumak, Bolumak, Hibiscusak, Dipladeniak landatzeko garaia da. Denboraldi honetako protagonistak dira.
Soropil berdea eta uniformea
- Soropila aldizka moztu behar da, baina pixka bat altuago.
- Ureztaketa zaindu. Gomendagarriena ureztatze-sistema eraginkorra izatea da, ondo ureztatzeaz eta istiltzea kontrolatzeaz gain, ura aurrezteko aukera emango diguna.
- Belar txarrak hilabete honetan zehar agertzen dira. Eskuz kendu, eta herbizida selektiboa erabili, ager ez daitezen.
Jarri zure balkoia eta terraza prest
- Hilabete ona da Krisantemoak, Kalendulak, Petuniak, Tageteak... loreontzi edo jardineretan ereiteko.
- Bi astean behin ongarriztatu. Ureztatzeko uretan gehitutako ongarri likido bat edo askatze moteleko solido bat erabil dezakezu, zuzenean loreontzian aplikatuz.
- Modu prebentiboan tratatu landareak tenperatura igotzean garatzen diren gaixotasun eta izurriteak saihesteko. Landare infektatu bat atzematen baduzu, bereizi berehala gainerakoetatik eta tratamendu on bat aplikatu.
Baratzean ereiten jarraitu
- Udako barazkiak ereiteko, landatzeko eta birlandatzeko garaia da.
- Ureztatu ereite-lanen edo landatzeen ondoren. Oso garrantzitsua da.
- Izurriteak intsektizida espezifikoekin kontrolatzeko unea da, bete itzazu fabrikatzailearen jarraibideak denborari eta dosiari dagokienez.
- Babarrunak, azenarioak, errefautxoak… erein.
- Kaltetutako adarrak kimatu.
- Kendu belar txarrak. Herbizida naturalak eta ekologikoak erabili.