Manhattan Xmas: Gabon espiritua duen loft urbano baten xarma
Gabonak gustoko badituzu, baina dekorazio tradizionala beharrean dekorazio sofistikatua, urbanoa eta lerro garbikoa nahiago baduzu, Manhattan Xmas estiloa da zuregan gehien egokitzen dena. Estilo hau New Yorkeko loft ikonikoetan dago inspiratuta, elementu tradizionalak eta ukitu industrial modernoa uztartzen ditu. Hori dela eta, Gabon giroa sortzen du, baina ez oso kargatua; orekatua eta atsegina baizik. Jardinariumen Manhattan Xmas eskaintza espazio kosmopolitak maite dituztenentzat eta estilo hori Gabonetan etxean izan nahi dutenentzat dago diseinatua. Etxea dotoreziaz eta goxotasunez betetzeko, soiltasunari eta gustu onari uko egin gabe.
Manhattan Xmasen esentzia: New Yorken ukitua detaile guztietan
Manhattan Xmas estiloa New Yorkeko loftetan dago inspiratua, espazio zabal, minimalista eta izaeraz beterikoetan. Jardinarium-eko sortzaileek ezin hobeto asmatu dute arkitektura industriala eta hiriko bizimodua gogorarazten dituen estetika hori lortzen metal beltza, egur naturala eta kristal gadena erabilita.
Dekorazio honen bereizgarria da marra zuri, beltz eta gorrien arteko konbinazioa, horrek ematen dio grazia. Izan ere, dotorezia aire bat emateaz gan, funtsezkoak dira dekorazio-elementuen arteko kontrastea lortzeko. Gorriak, beltzarekin eta zuriarekin konbinatuta, Gabonetako ukitua ematen du, beste dekorazio eredu batzuetan ohikoak diren urre-kolorea edo berdea erabili gabe.
Estilo honen beste ezaugarri bat laukidun ispiluak erabiltzea da. Ispilu hauek loft industrial baten giroa birsortzen dute eta, aldi berean, argi- eta espazio-sentsazioa areagotzen dute. Horregatik, New Yorkeko apartamentuetan asko erabiltzen dira. Ispilu horiek gune estrategikoetan ipiniz gero, gainerako apaingarriekin batera, giro goxoa eta dotorea sortzen laguntzen dute. Hala nola, etxeko sarreran edota egongelan.
Nortasun handiko Gabonetako apaingarriak: ezberdintasuna markatzen duten detaileak
Manhattan Xmas estiloa egokia da Gabon ukitu modernoa sortu nahi dutenentzat. Apaingarri kutxetan, plateretan, edalontzietan edota beste osagarri batzuetan agertzen diren gozoki-apaingarriek haurtzaroa gogorarazten baitute. Gabonetako dekorazioari keinu dibertigarria gehitu nahi dietenentzat ezin hobea da estilo hau.
Lore artifizialak ere garrantzitsuak dira Manhattan Xmasen. Gabon tradizionaletako giroa sortu, baina estilo urbanoa mantentzeko tonu gorri indartsuko loreak (poinsettiak, amarylliak...) erabiltzen dira izeiarekin eta pinuarekin konbinatuta. Tonu indartsuak eta sarkorrak erabilita, soiltasuna mantentzen da, eta aldi berean, goxotasuna eta dotorezia ematen zaizkio edozein txokori. Ukitu sotilagoa nahi dutenek, eukaliptu adar batzuk gehitu ditzakete, haien tonu berde-grisaxkarekin giro fresko eta sofistikatuagoa sortuko dute.
Argiei dagokienez, Manhattan Xmas estiloan koloretakoen ordez, argi zuri eta beroak erabiltzen dira. Modu horretan espazioaren lasaitasunari eutsi eta atmosfera atsegina eta sofistikatua sortzen dute. Argiak estrategikoki kokatuta Gabonetako giro modernoa sortzen da, minimalista, pieza bakoitzari bere lekua emanez.
Gabon giro dotorea eta orekatua
Manhattan Xmas estiloak harrera oso ona izan du gehiegikeriarik gabeko Gabon giro dotorea gustatzen zaienen artean. Estilo honetan detaile bakoitza kontu handiz aukeratzen da, minimalismoa eta goxotasuna uztartzen dira, Gabonez gozatzera gonbidatzen duen espazio bat sortzeko.
Estilo hau aukera paregabea da etxea garbi eta txukun mantendu nahi dutenentzat. Izan ere, etxea apaingarriz bete beharrean, Manhattan Xmas estiloko apaingarriak etxeko gainerako elementuekin nahastuta Gabon giroa sortzen dute. Modu horretara, aldi berean lasaigarria eta sofistikatua den oreka bisuala lortzen dute
Manhattan Xmas estiloa etxean txertatzeko aholkuak
Beraien etxea Gabonetan Manhattango estiloan apaindu nahi dutenentzat hainbat aholku:
- Paleta zuri, beltz eta gorria lehenetsi: kolore konbinazio horiek erabili apaingarrietan, ehunetan eta detaileetan. Esaterako, marra gorri eta beltzak dituzten kuxinak, mantel gorriak, edo kolore horietako Gabonetako bolak.
- Ukitu industriala duten apaingarriak aukeratu: metal beltzezko lanparek, laukidun ispiluek eta metalezko markoek ukitu urbanoa ematen dute, loft-en bereizgarri. Detaile horiek ukitu industriala hare nabarmenago egiten dute.
- Tonu indartsua duten lore naturalak erabili apaintzeko: poinsettiak, amarylliak eta izei zein pinu adarrak primerakoak dira giro urbanoa hautsi gabe etxeari ukitu dotorea eta aldi berean tradizioanala emateko. Horiei argi zuri bero txikiak gehituz gero, kontraste atsegina sortuko da.
- Gozokiak erabili: gozokiak, apaingarri kaxetan ez ezik, ontzi txikietan edo zuhaitzean zintzilikatuta ere jar daitezke. Horrek alaitasuna emango dio.
- Sinplea, baina sofistikatua: Espazioak gehiegi kargatu gabe, bere kabuz nabarmentzen diren pieza apaingarriak aukeratu. Horrela, elementu bakoitzak behar duen protagonismoa izango du.
Manhattan Xmas: Gabon modernoak
Gabonak gustoko badituzu, baina dekorazio tradizionala beharrean dekorazio sofistikatua, urbanoa eta lerro garbikoa nahiago baduzu, Manhattan Xmas estiloa da zuregan gehien egokitzen dena. Estilo hau New Yorkeko loft ikonikoetan dago inspiratuta, elementu tradizionalak eta ukitu industrial modernoa uztartzen ditu. Hori dela eta, Gabon giro orekatu eta atsegina sortzen du.