Neguan ere kanpoan gozatzeko sutontziak
Kanpoan jartzeko sutontziak, apaingarriak izateaz gain, espazio paregabea sortzen dute, tenperatura goxoa gehitzeaz gain. Aire zabalean egoteko aukera ematen dizu, naturaz eta lagun eta senideen konpainiaz gozatuz. Jarri hauetako bat zure etxe kanpoan! Ez zara damutuko! Hauek dira sutontzien onurak:
- Giro atsegina ematen dute, suaren argiak eta beroak oso sentsazio lasaia eta erosoa ematen baitute.
- Dekorazio-elementu bat gehiago da, batez ere diseinu berritzailea eta kalitatezko materialak dituen eredu bat aukeratzen baduzu.
- Suaren argiak atmosfera goxo eta atsegina sortzen du. Gainera, giro magikoa sortzen du bere distirekin eta itzalekin.
- Diseinu, tamaina eta estilo ugari dituzu eskura, eta, beraz, zure lorategiaren edo terrazaren estiloarekin bat datorren modeloa aurkituko duzu. Landa-sutontziak, modernoak, minimalistak edo klasikoak.
Hala ere, adi! Kontuan izan segurtasuna:
- Egur garbia eta lehorra erabili; horrela, ez duzu ke gehiegi sortuko.
- Jarri sutontzia gainazal egonkor eta beroarekiko erresistentean.
- Distantzia mantendu sutontziaren eta su erraz har dezaken edozein objekturen artean.
- Ziurtatu sua erabat itzali duzula.
- Garrantzitsua da sutontziaren inguruan ura izatea beti.
- Metalezko tapa bat jar diezaiokezu; hartara, platerean euririk ez da sartuko.
- Babestu suaren azpi aldea. Horretarako plater berezi bat jar dezakezu.
Apaindu eta gozatu zure terraza edo lorategiarekin neguan ere!
