Neguan ere kanpoaz gozatzeko sutontziak
Neguan lorategiaz gozatzea ez da arazoa Jardinariumen aurkituko dituzun sutontziekin. Giro atsegina eta erakargarria sortu azken sutontzi-modeloekin, eta ikusiko duzu zein ondo egoten den kanpoan, neguko freskura gorabehera.
Kanpoan jartzeko sutontziak apaingarriak izateaz gain, espazio paregabea sortzen dute tenperatura goxoarekin. Kontua aire zabalean egotea da, naturaz eta lagun eta senitartekoen konpainiaz gozatuz. Jarri hauetako bat zure etxe kanpoan! Ez zara damutuko, segi irakurtzen eta ikusi zer dakarkizun:
- Giro atsegina, suaren argiak eta beroak oso sentsazio lasaigarria eta erosoa ematen baitute.
- Dekorazio-elementu bat gehiago da, batez ere diseinu berritzailea eta kalitatezko materialak dituen modelo bat aukeratzen baduzu.
- Suaren argiak atmosfera goxoa eta suspergarria sortzen du. Gainera, giro magikoa sortzen du bere distira eta itzalekin.
- Diseinu, tamaina eta estilo aukera zabala duzu eskura, zure lorategiaren edo terrazaren estiloarekin bat datorren modeloa aurkituko duzu. Landa-sutontziak, modernoak, minimalistak edo klasikoak. Begira zein dotorea den suzko saski hau. Jarri sutontzi bat zure lorategian ukitu berezia emateko. Ez duzu besterik beharko!
Gozatu zure etxearen kanpoaldeaz urte osoan sutontziekin, hori bai, kontuan izan segurtasuna:
- Egur garbi eta lehorra erabili, horrela ez duzu ke gehiegi sortuko.
- Jarri sutontzia gainazal egonkor eta beroarekiko erresistente batean.
- Distantzia mantendu sutontziaren eta su erraz har dezaken edozein objekturen artean.
- Ziurtatu sua erabat itzali duzula.
- Garrantzitsua da sutondoaren inguruan beti ura izatea.
- Metalezko tapa bat jar diezaiokezu; hartara, platerean euririk ez da sartuko.
- Babestu suaren azpi aldea. Horretarako plater berezi bat jar dezakezu.
Apaindu eta gozatu zure terraza edo lorategiarekin neguan ere!