Ospatu uda barbakoa-errezeta gozo-gozoekin

Eguzkiak distira egiten du, tenperaturak gora egiten du, lagunekin gero eta gehiago elkartuko gara, terrazetan eta barbakoetan egindako proposamenak zoragarriak dira... Zer egingo dugu? Ekintza guztietan parte hartu!
Beraz, barbakoa-plana baduzu udan, errezeta osasungarri batzuk utziko dizkizugu. Bai, odolkiak, haragi-zipilduak, hanburgesak eta saihetsak oso gozoak dira; baina, hori baino sortzaileagoa izan zaitezke. Ez al duzu uste? Hemen dituzu!

 

Oilasko- eta anana-broxetak
 

bbq kimubat jardinarium


Osagaiak: (kubotan ebakia)
•    Oilasko-bularkiak
•    Anana freskoa
•    Koloretako piperrak
•    Gatza eta piperbeltza


Nola prestatu:
•    Txandakatu oilasko-, anana- eta kolore-piperrak broxetetan
•    Hautseztatu gatza eta piperbeltza
•    Prestatu parrillan oilaskoa ondo egosi arte, eta barazkiak samurrak eta gorrituak egon arte.

 

Berenjena-medailoiak gaztarekin
 

bbq kimubat jardinarium


Osagaiak :

  • Berenjenak
  • Oliba-olioa
  • Gazta erruloa
  • Eztia

Nola prestatu:

  • Ondo garbitu berenjenak eta ebaki xerratan (ez kendu azala).
  • Ura eta gatzetan sartu 10 minutuz.
  • Oliba-olioa igurtzi eta errulo-gazta medailoi txikietan moztu.
  • Sutan jarri gorritu arte.
  • Sutatik atera eta gazta xerra bat jarri, berenjenaren gainean urtu dadin
  • Gehitu ezti-zorrotada bat.


Gari-zainzuriak hirugiharrarekin

bbq kimubat jardinarium


Osagaiak:

  • Gari-zainzuriak
  • Gantzik gabeko urdai xerrak
  • Gatza eta piperbeltza

Nola prestatu:

  • Bildu zainzuri bakoitza hirugihar-zerrenda batzuekin
  • Olioarekin igurtzi
  • Espeziak nahierara gehitu
  • Prestatu 10-12 minutuz, irauliz, hirugiharra ondo kurruskatu arte eta zainzuriak samur egon arte.


Eta, amaitzeko, postrea ere parrillan egin daiteke. Zein nahiago duzu sandia edo anana? Biak daude gozo-gozoak txingarretan!
 

Itzuli