Sahatsa
Salix generoa 400 zuhaitz- eta hosterorkorrak diren zuhaixka-espeziek osatzen dute Salicaceae familiaren baitan. Izena “sal” (gertu) eta “lis” (ura) -etik datorkio eta ipar hemisferioko toki hotz eta epeletan aurkitzen da, nagusiki lur hezeetan. Europan, Amerikan eta Japonian...aurki daitezke. Genero honetako aleak modu arruntean “sahats” bezala ezagutzen dira, Txinan jatorria duen eta mundu osoan zehar modu zabalean landatutako zume negartia edo Babiloniako sahatsa (S. babylonica) oso ezagunak dira lorezaintzan.
Deskribapena
Sahats guztiek azal urtsua daukate: egurra gogorra, malgua eta normalean leuna izaten da. Adar lirain eta haritsuak izaten dituzte et sarritan sustrai estoloniferoak, bere ezaugarririk nabarmenena gogortasuna, luzera eta erresistentzia direlarik. Aireko sustraiak erraz garatzen dituzte baita.
Hostoak itxura luzatua izaten dute, nahiz eta borobilak edo obalak ere izaten diren; sarritan ertz zerratua izaten dute (zerra formaduna). Espezie gehientsuenak hostoerorkorrak edo erdi-iraunkorrak izaten dira.
Landare dioikoak dira (lore ar eta emeak landare desberdinetan). Gerbak udaberri hasieran sortzen dira, sarritan hostoak baino lehen edo aldi berean.
Barietateak
Guztien beharrak aseko dituzten barietateak daude; tokiko barietate ugari daude lorezaintzarako eta degradatutako tokiak berreskuratzeko aproposak direnak:
TOKIKO BARIETATEAK
- Salix atrocinerea lorezaintzarako aproposa den sahats arrunta da.
- Salix alba hosto nahiko grisa daukalako bereizten da.
- Salix caprea infloreszentzia oso handiak izaten ditu udaberrian.
LOREZAINTZARAKO BARIETATEAK
- Salix babilónica: Txinan jatorria duen sahatsa; itxura negartia du eta urmael eta lorategi handietan oso erabilia da.
- Salix caprea “Pendula” infloreszentziez gain, aurrekoak bezalako itxura negartia du, baina txikiagoa denez, lorategi txikietarako aproposa da.
- Salix vitelina ohikoa baino kimu horiagoak ematen dituelako bereizten da.
Zaintza-lanak
- Lursail hezeak gogoko dituen landarea da.
- Kimatze-lanak ondo jasaten ditu. Bananondoetan erabiltzen den sahats-burua kimatzeko teknikaren izena, kimatze-lanak ondo jasaten dituenez, hortik datorkio izena.
- Etxe ondoan landatzea ekidin, bere sustrai indartsuek hoditeria kaltetu baitezakete.
Erabilerak
BIOINGENIARITZA: degradatutako edo kaltetutako lursailak berreskuratzeko erabiltzen da eta bioingeniaritza bidez magalak egonkortzeko.
EGITURAK ETA GURUTZAKETAK: sahatsa oso erabilia da pergolak eta sareta biziak egiterako orduan.
ALDAXKAK: bai udan eta baita neguan ere, azkar sortzen ditu aldaxkak.
SENDAGARRIA: sahatsaren osagai bat azido salizilikoa da. Gerora, aspirina egiteko erabili izan zen.