Txakurren komunikazioa ulertzeko ikastaroa

Txakurra daukazu? Ikastaro hau ezin duzu galdu! Berarekin hobeto komunikatzeko aholkuak ikasiko dituzu, horrela, bere ongizatea eta osasuna bermatuko duzu!

Nola sentituko zinateke zure familiak zure hizkuntza ulertuko ez balu? Ikastaro honek erabat aldatuko du zure txakurrarekiko duzun harremana. Tailer teoriko-praktiko honekin txakurren komunikazioari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzu.

Zure txakurra estresatuta dagoen, beldur den edo beste txakurrekin eta pertsonekin harremanetan jartzean gustura dagoen identifikatzen ikasiko duzu, eta horrek lagunduko du zure txakurrari une bakoitzean behar duena ematen.

Tailerrean atal teoriko labur bat egongo da eta, bigarrengo atal praktikoan, txakurren arteko eta txakurren eta pertsonen arteko harremanei buruzko bideoak aztertuko ditugu.

NOIZ: Irailak 22 | 18:00-20:00 | 10€ (Ez da beharrezkoa txakurra ekartzea)
IZEN-EMATEAK: garden@kimubat.com | 943 15 00 85

Animatu eta parte hartu!

Itzuli