Txikia izanagatik ere, ondo zaindu behar da.
Nekazari profesionalek ez ezik, gaineratiko guztiek ere izurriteen aurka zaindu behar dituzte landaketak. Zure hiri-baratze txikiak ere arreta beharko du.
Eta zenbat eta arreta gehiago eskaini, orduan eta emaitza hobeak eta uzta handiagoak lortuko dituzu. Kontuan hartu behar den lehenengo gauza, eta askotan ahazten dena nahiz eta garrantzitsua izan, ureztatzea eta ongarritzea da. Lurraren hezetasuna ondo kontrolatuta, onddoen aurkako guduaren erdia irabazita izango duzu! Eta landarea ondo ongarrituta badago, indartsuago haziko da eta izurrite ezberdinen erasoei aurre egin ahal izango die.
Ezinbesteko beste elementu bat prebentzioa da. Mantendu zure baratzea garbi eta belar txarrik gabe, hauek zure landareen lehiakideak eta izurrite batzuetarako gordeleku dira. Landaketa trinkoegiak saihestu, ona da landareen artean aire pixka bat ibiltzea gehiegizko hezetasuna murrizteko eta txoko itsuak ez izateko.
Hala ere, arazo batzuk agertzea saihestezina izango da. Has zaitez izurrite tipikoen izenak ikasten hala nola trip-a, euli zuria, landare-zorria, askotariko beldarrak, bareak, barraskiloak... Eta baita onddo arruntenenak ere, oidioa eta mildiua kasu. Ez da zu etsiarazteko, baina egunen batean horrelako batekin egingo duzu topo. Eta zein da berri ona? Guztiek tratamendua dutela. Baina adi, gero jango dituzun barazki eta ortuariez ari gara: garrantzitsua izango da erabiliko duzun produktu fitosanitario bakoitzean markatutako kontsumorako segurtasun-aldiak errespetatzea. Produktu ekologikoak ere hauta ditzakezu, ingurumenarekiko, gure osasunarekiko eta zure baratzerako onuragarriak diren beste animalia batzuekiko (marigorringoak, liztorra, sugandilak…) begirunetsuagoak direnak.
Azken ohar bat: Utzi aholkatzen Jardinariumeko adituengandik. Arazoren bat baduzu, galdetu. Benetako profesionalak dira eta ziur uzta handiak lortzen lagunduko dizutela.
Iturria: 2020 udaberriko Jardinarium aldizkaria
Ez da zu etsiarazteko, baina egunen batean horrelako izurrite edo onddo batekin egingo duzu topo. Eta zein da berri ona? Guztiek tratamendua dutela.