Udaberrian gozatu landare zintzilikariekin
Gustatuko litzaizuke zure balkoia lorez beteta edukitzea? Kolorea eta alaitasuna ematen dute eta etxeko atarian, terrazan edo balkoian bikain geratzen dira. Laburpen hau prestatu dugu zuretzat, zintzilikatzeko landare mota batzuekin.
Zintzilikariak dira beren kabuz eusten ez diren eta beheruntz hazteko joera duten landareei. Zaintzeko errazak dira, kanpoan jarri ohi dira eta protagonismo berezia izaten dute loreontzi edo saskietan landatzen direlako.
Bestalde, landare hauek tenperatura desberdinetara egokitzen dira, ez dira gehiegi ureztatu behar, eta oso leku argitsuetan jar daitezke, baina saihestu eguzki zuzena. Hauek dira barietate ezagunenak: Petuniak eta kalibratxoak, Erreginaren belarritakoak, Lobeliak, Berbenak…
Udaberrian, zintzilikatu loreak zure balkoi eta terrazan! Geranioez, arrosez edo buganbilez haratago bizitza ere badago eta. Anima zaitez!