Udarako plan berezi bat egin nahi duzu Azpeitian? Hauek dira herriko txoko berezienak

Senide edo lagunekin egunpasa eder batez gozatzeko aukera ederra eskaintzen digu Azpeitiak. Hona hemen udan zehar egiteko plan ezin hobeak!

1. Xaguxatar bidea: Kimubat Paisaiak sortutako proiektu ederra da honakoa. Ekoetxean has dezakezu ibilbidea eta bertan sortu dugun haurrentzako parke berezia ezagutu. Ekoetxetik abiatuta, ibilbide berezi bat proposatzen dizue Azpeitiko udalak, herriko leku esanguratsuenak bisitatzeko. Ekoetxean bertan eskura dezakezu ibilbide honi buruzko informazio gehiago, eta baita ondorengo webgunean ere.

2. Izarraizko parketik ere igarotzen da ibilbide hau. Leku aproposa da egun beroetan freskatzeko, Kimubat Pasaiak sortutako txorrotekin eta ur putzuekin. Haurrentzako haur parkea ere eraiki dugu bertan. 

3. Loiolako Santutegia:  XVII. mendean hasi zen eraikitzen San Ignazio Loiolakoaren omenez, haren jaiotetxearen inguruan. Eskailerak, basilika, kupula, erretaula… baita lorategia ere, benetan ikusgarriak dira!

4. Olatzeko baseliza: Olatzeko edo Olazko Andre Mariaren baseliza Azpeitiko Izarraitz auzoan kokatutako ermita da. Azpeitia eta Loiola lotzen dituen bidean dago, Loiolako Santutegitik oso gertu. Azpeitiko ermitarik zaharrena da; XIV. mendean ireki zuten.

5. Enparan dorretxea: XIV. mendearen hasieran sortutako eraikina da. Liburutegia ere bertan kokatzen da eta bere inguruan Kimubatek landatutako olibondo bat dago eta ADI Arte eta Diseinu Eskola Elkarteak, zuhaitzaren adar bat hilda zegoenez, hori tailatuz artelan bat egiteko aprobetxatu zuen. Ezazu galdu!

6. Tren museoa: Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitiko erdialdean kokatuta dago  eta trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin.
 
7. Alde zaharra eta plaza: bertako kaleetan murgildu, pintxo eta pote batzuk hartu… Bizitzaz beteriko gunea da. Azpeitiko bihotza ezagutu nahi baduzu, nahitaez ezagutu beharreko zona duzu hau. 

8. Udal harraska edo “alberka”: Garai batean elizari itsatsitako harresiaren zatia zegoen lekuan dago. 1842an eraki zen. Erdian, urmael handi bat dago eta 20 uraskek hornitzen dute. Aurrealdean, burdina forjatuz eginiko bi ate irekitzen dira eta, fatxadari itsatsita, hiru iturri daude. 

9. Kimubat: Txangoa borobiltzeko, Kimubat Gardenetik pasa zaitezke: erlaxatzeko gunea daukagu, urmaela, kolorez beteriko negutegia… Deskantsua hartzeko espazioa topatuko duzu bertan, eta zure etxeko naturgunea (lorategi, balkoi, terraza edo etxe barruko txoko berezia) osatzeko behar duzun guztia eskuratu ahal izango duzu. 

Aprobetxatu uda leku berriak ezagutu eta naturaz inguratzeko! ;)

mapa planes azpeitia verano familia kimubat

Itzuli