Udazken-negurako barruko landarerik onenak: nola zaindu eta ongarritu
Udazkena oporren ondoren etxera bueltatzeko garaia da. Une honetan, barruko landareei arreta berezia jarri behar diegu, tenperatura-aldaketek, argi-faltak edo berogailuek kaltetu baititzakete. Horregatik, Jardinariumetik hainbat aholku emango dizkizugu barruko landarerik egokienak aukeratzeko, nola zaindu eta ondo ongarritzeko.
Zeintzuk dira barruko landarerik egokienak udazken-negurako?
Garrantzitsua da gure etxeko baldintzetara eta gure gustuetara ondoen egokitzen diren landareak aukeratzea. Hona hemen hainbat gomendio:
- Kaktus eta sukulentak: Urte osoan bikainak dira, ura hostoetan eta zurtoinetan gordetzeko duten gaitasunagatik. Oso sendoak dira eta zaintza gutxi behar dute. Argiztapen ona eta 15-20 egunetik behin neurriko ureztatzea behar dute.
- Barruko palmondoak: Arekak eta Kentiak. Aukera oso ona da etxerako, tenperatura altuak eta ingurune lehorra onartzen dituztelako. Zeharkako argia behar dute eta maiz ureztatu behar dira, putzuak saihestuz. Gainera, dotore eta apaingarriak dira.
- Iratzeak: Barietate batzuk etxe barruan urte osoan ondo hazten dira. Giroari freskutasuna eta dotorezia ematen diote. Itzalpean jarri behar dira eta maiz ureztatu behar dira, lurra heze mantenduz, baina gehiegi busti gabe.
- Fikusa: Oso ezaguna eta apaingarria da, eta zuhaitz txiki bihur daiteke. Argitasun handia behar duen landarea da, baina ez eguzki zuzena. Uda garaian ugari ureztatu behar da, baina ez ur soberakinarekin. Udazkenean eta neguan, berriz, ureztaketa gutxiago.
- Pothosa: landare hau oso erraz zaintzen da eta toki askotara egokitzen da. Ez diozu aparteko arretarik jarri behar. Hosto berde eta distiratsuek dotorezia ematen diote edozein guneri. Airea garbitzen du eta toxinak kendu, beraz, ondoan edukitzea erabaki bikaina da.
- Spatiphilliuma: landare polita bezain dotorea eta oxigeno ugari sortzen du. Ohikoa gure egongeletan! Airea garbitzen laguntzen du eta oso apaingarria da. Lurra lehortzen hasita dagoela ikusitakoan, ureztatu.
- Calathea: Kalatearen hostoak oso deigarriak dira, marrazki eta kolore askotarikoak: berde iluna, argia, zuria, arrosa, morea eta zilarra. Hostoak luzangak, obalatuak edo lantza formakoak izan daitezke. Oso apaingarria da eta erraz zaintzekoa.
Nola ongarritu barruko landareak udazkenean?
Ongarria lagungarria da landareek hazteko eta loratzeko behar dituzten elikagaiak lortzeko. Udazkenean, barruko landareek argi gutxiago dute eta elikagai gehiago behar dute bizirik irauteko. Horregatik, komeni da ongarri egokia erabiltzea haien garapena indartzeko.
Ongarri mota landare bakoitzaren beharren arabera izango da, baina orokorrean barruko landareentzako bereziki egindako ongarri likidoak edo pikorretan erabiltzea aholkatzen da. Ongarri horiek landareentzako funtsezko elementuak dituzte: nitrogenoa, fosforoa eta potasioa, baita beste mikronutriente batzuk ere.
Ongarria nola jarri landare motaren eta aukeratutako produktuaren arabera alda daiteke, baina badaude jarraitu beharreko oinarrizko arau batzuk:
- Ongarria urtu: Garrantzitsua da fabrikatzailearen jarraibideak jarraitzea ongarria uretan urtzeko. Konzentrazio handiegia eginez gero, landareen sustraiak kaltetu ditzake.
- Memento egokienean ongarritu: Egokiena da landareei ongarria ematea hazkunde garaian, hau da, udaberrian eta udan. Neguan, normalean, landareak atseden egoeran daude eta elikagai gutxiago behar izaten dute.
- Ez ongarritu gehiegi: Hobe da ongarri gutxiegi jartzea, gehiegi jartzea baino. Ongarri gehiegi emateak arazoak ekar ditzake, besteak beste: erredurak, hostoak edo loreak erori, baita landarea hiltzea ere.
- Aplikazioaren maiztasuna kontuan hartzea: Landare bakoitzak ongarritu behar espezifikoak dauzka. Batzuek astero behar dute, beste batzuek, berriz, hilean behin nahikoa dute. Komeni da landare bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea eta maiztasuna horren arabera egokitzea.
Zalantza batzuk
Barruko zein landare dira zaintzeko errazenak?
Uda garaian erraz zaintzen diren landareak dira zaintza gutxi behar dutenak eta beroari zein lehorteari ondo egokitzen zaizkienak. Horien artean daude kaktusak, sukulentak, aloe vera edo sansevierak.
Urte osoan zehar oso erraz zaintzen diren beste landare batzuk dira: Sansevieria, Pachira, Zamioculca eta Beaucarnea. Landare hauek guztiek oso zaintza gutxi behar dute: ur eta argi gutxi behar dute, edozein gunetara egokitzen dira, eta ureztatu gabe denbora luzez iraun dezakete. Oso landare erraz eta politak dira.
Sansevieraren hostoen koloreak oso deigarriak dira, Beaucarnearen itxura eskultorikoa da, Zamioculcaren hostoen distira, Pachiraren enbor txirikordaren dotorezia… Imajinatu loreontzi dotoreetan eta beste ukitu bat emango diozu etxeari. Gainera, airea garbitzen laguntzen dute.
Zer landare loratzen dira udazkenean?
Udazkenean loratzen diren landare batzuk dira: ziklamena, viola kornuta, krisantemoa, dalia, erikak eta asterrak.
