Urriko zereginak
Zein dira urrian egin beharreko lanak eta zer landatu daiteke?
Udazkenarekin batera, urrian egin beharreko lanak datoz. Hurrengo lanetako askok datorren urtean emango dituzte fruituak.
Lorategia
-
Adar lehorrak kendu: Ahalegindu landareen atal guztiek argia izan dezaten, indartsuago garatuko dira. Zimeldu ahala, kendu loreak.
-
Orain arte baino gutxiago ureztatu, eta euria egiten badu, ez dago ureztatu beharrik.
-
Kalteak egin aurretik plagak kontrolatu eta kendu: barraskiloak, bareak, beldarrak, inurriak eta intsektu kaltegarriak.
Soropila edo zelaia
-
Jaso zelaira eroritako zuhaitz eta zuhaixken hostoak eta konpondu kaltetutako eremuak.
-
Lehenago egin ezean, zelaia lehengoratu, eguzkiak eta udako beroak lehortu eta kaltetutako eremuak berrereinda. Lehenbizi, azalera ongarritu.
Terraza
- Urrian, tenperaturaren jaitsierak oso kontuan izan behar dira, lehen izozteak izan baitaitezke. Landare sentikorrenak babestu behar dira, gauetan plastikozko poltsekin, zakuekin edo barrura sartuta.
Baratzea
- Belar txarrak kendu.
- Uzta jaso ondoren, fruta-arbolen eta mahatsondoen adartxo lehorrak kimatu.
- Udaberri amaieran landatutako patata berantiarrak jaso daitezke. Leku ilun eta freskoan gorde.