Zeintzuk dira uztail honetako lanak eta zer landatu dezakezu?

Uztailari ongi etorria emango diogu, naturak bere edertasun osoa azaltzen duen hilabeteari! Uda bete-betean dela, gure lorategiko, terrazako eta baratzeko jarduerari eutsi behar diogu. Hona hemen hilabete honetako lanak:

Lorategi disdiratsua

  • Heskaietako zuhaitzak eta zuhaixkak inausi. Diseinuak egiteko edo igokarien bolumena jaisteko, hilabete honetan egitea komeni da.
  • Belar txarrak kendu eta moztu lore lehorrak
  • Sasoiko landareak oso zigortuta badaude, berriak birlandatu daitezke, adibidez, petuniak, daliak, begoniak, geranioak…
  • Izurriteak eta gaixotasunak zaindu, prebentzio-tratamenduak aplikatuz. Landare-zorria edo kukurutxa  zure lorategiaren zelatan egongo dira.


Soropil perfektua

  • Soropil klasiko bat baduzu, belarra mozteko makina gutxiagotan pasa eta utzi belarra luzatzen horitu ez dadin.
  • Sarri ongarritu , gehiago haz dadin.


Terraza xarmangarria

  • Terrazako landareak edukiontzi txikiegietan izatea ez da egokia, bereziki orain, bero handiko garaietan. Landatu loreontzi zabaletan, udan sufrimendua saihesteko.

  • Ureztatzeko maiztasun handiagoa beharko dute. Beraz, landarea maizago ureztatu beharko da.

  • Kendu lore zaharrak, urteroko eta bizikorren loraldia luzatu nahi baduzu. Zuritu loreak zimeldu ahala.

  • Ureztatze bakoitzean ongarritu, baina gomendatutako dosi baxuenetan.

  • Igokariak inausi loraldia amaitzen duenean eta adarrak etengabe zuzendu.


Ametsetako baratzea

  • Hainbeste argi ordu eta tenperatura altuekin, gure landareen hazkundea azkartzen da, eta, horrekin batera, fruituen ekoizpena. Uztaren zati bat bildu.
  • Zaindu belar txarrak eta ondo planifikatu uzta udarako.
  • Ureztatzea kontrolatu. Ez da komeni egunean zehar egitea ihinztadura-sistemekin edo landareak bustita uzten dituen edozein metodorekin. Aukera on bat tantakako sistema da, lurra leuntzeko.
  • Tenperatura altuak direla eta, gomendio moduan, hobe da uda amaieran ereitea.

Itzuli