Zure terraza, balkoi edo lorategia apaintzeko kolore bila zabiltza? 

Askok uste dute loreak ez direla negurako, baina ez da egia! Zure balkoia, terraza edo lorategia kolorez eta alaitasunez beterik egon daitezke hotz egiten duenean ere. Adibide gisa, cyclamena, betiko klasikoa, balkoiak gorriz, zuriz eta arrosaz betetzen dituena udazkenean eta neguan.

Eta zer esan kamelia ikusgarriari buruz? Lorategia edertu eta usain goxoez betetzen dute. Baina landare hau benetan polita egon dadin ondo zaindu behar da. Jarri itzalean lur azidoan, hezetasun handiarekin, ongarri egokiarekin eta, horrela, ziurtatuta duzu arrakasta. Gainera, landare bikaina da oparitzeko!

kimubat jardinarium revista

Big berry gaultheria-rekin ere kolorea lortuko duzu; udan loratzen den eta neguan bere baia gorri biziak oparitzen dizkigun hosto distiratsuko zuhaixka txikia da. Edo skimmia rubella  izan daiteke beste aukera dotorea. Izan ere, lore gorri txikiak ematen ditu udaberrian, eta baia gorriak udazkenetik aurrera.! 

kimubat jardinarium revista

Itzuli