Aloe-a zaintzeko aholkuak
Landare berezi hau sendabelar moduan eta kosmetikan erabili daiteke. Hurrengo lerroetan azalduko dizkizugu landare honen onurak:
- Hesteen funtzionamendua hobetzen laguntzen du.
- Azalaren arazoak hobetzen ditu.
- Ultzeren sendaketa prozesua azkartzen dute.
- Intsulina ekoizpena bizkortzen dute.
- Hortzen irauzketa bezala erabili daiteke, antibakterianoa baita.
Aloea landatzeko eta zaintzeko hurrengo aholkuak elkarbanatzen dizkizuegu:
- Ez du hezetasuna eta hotza jasaten.
- Eguzkitan edo itzaletan kokatu daiteke.
- Terrakota estiloko loreontzietan landatzea komeni da, hauen materiala porotsua baita eta hezetasuna ekiditen baitu.
- Kaktusentzako eta sukulententzako erabiltzen den substratu porotsua erabiltzea komeni da.
- Landarea guztiz lehortzea komeni da berriz ureztatu baino lehen.
- Hotza egiten duen zonaldeetan, etxe barruan edo negutegietan mantentzea komeni da.
Ikusten duzuen bezala, aloeak hainbat onura ditu. Animatu eta lortu zure landarea gure gardenean!