Eskoletako jolastoki tradizionaletan mutilak dira jaun eta jabe, ikerketa baten arabera

Urtebetez, jolas garaian Lehen Hezkuntzako neska-mutilen mugimenduak behatu dituzte Kataluniako bi ikastetxetan. Espazioaren gehiengoa mutilek okupatzen dute eta neskak bazterretan mugitu ohi dira. Ikerketak hainbat gogoeta utzi du espazioaren antolaketaz, genero rolez... eta futbolaz.

“Eskoletako jolastokien erdigunea haur fisikoki aktibo eta indartsuek okupatu ohi dute, gehienak mutilak (diagraman kolore urdinez irudikatuta), eta hain aktibo ez direnei periferiatan uzten diete mugitzeko espazioa, batez ere neskak (gorriz irudikatuta). Errealitate hori are agerikoagoa da futbolean oinarritutako espazioak diseinatzen direnean”. Hala dio Architektoniczki arkitektura kooperatibak erakutsi duen azterketak. Bertan, generoaren arabera banatuta ikus daiteke haurrek espazioaren zein erabilera egin duten jolastorduan. Behaketa bidez jaso dituzte mugimendu horiek irakasleek.

Inor gutxi harrituko da emaitzarekin, jakinik bai genero rolek bai espazioaren diseinuak eragina dutela errealitate horretan. Helduek ezarritako arauetatik askeago, autonomoki mugitzeko eta jolasteko espazioak dira eskoletako patioak, eta gizartearen estereotipo eta patroi asko erreproduzitzen dira bertan.

Batetik, neskek ez dute ohiturarik erdigunea hartzeko, eta bestetik, erdigunean futbol zelaia baldin badago, erabat baldintzatzen du patioko dinamika.

(Informazio osoa irakurgai duzue Argian)

Jolas eremu naturalen iraultza

Hain justu, horrelako egoerei aurre egiteko lanean dihardugu jolas eremuek haurren garapeneran duten garrantzia nabarmentzen dugunok. Kimubatetik sortzen ditugun jolasgune naturalek helburu anitz dituzte; besteak beste, neska-mutilen arteko harremanen parekidetasuna sustatzea.

Adibide esanguratsu bat aipatzekotan, Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikinean gauzatutako jolas eremu naturala daukagu. Cluergal-ek, Galiziako Energia Berriztagarrien Klusterrak, iaz saritutako proiektu honen ideia hezkuntza-komunitatearen barruan jaio zen, ikastetxeko patioa espazio hezigarri bihurtu nahi zutelako, haurren arteko harreman- eta jolas-modu berriak bultzatzeko.

Eta emaitzak ikusgarriak dira: Antxon Etxeberria zuzendariaren esanetan, patioaren ikuspegi pedagogikoa aldatzea lortu da. Zehazki, joko-dinamika inklusiboagoak sortu direla egiaztatu ahal izan dute, baita genero-ikuspegitik ere.

Izan ere, ohiko egitura hegemonikotik irteten gara parkeak irudikatzeko garaian, eta haurren aniztasuna kontuan hartuko dituzten espazioak egituratzen ditugu.

"Gune batzuk jolas fisikorako dira, eta beste batzuk atsedenerako eta jolas sinbolikorako. Gure helburua da espazioa bera izatea jolasa bultzatzen duena, eta ez elementuak", dio Iban Simon paisajistak.

Jolas eremu naturalak umeak soziali­zatu, poztu, harritu edo emozionatzeko guneak dira. Ez dago beste baten ber­dina den haurrik eta, ondorioz, bakoitza modu desberdinean erlazioanatzen da inguratzen duen munduarekin. Haur batzuei mugimendua gustatzen zaie; beste batzuek katagorrien antzera es­kalatu nahi izaten dute; badira eskuak zikinduz zuloak egitea gustatzen zaie­nak, baita bakardadean ingurunea be­hatu nahi izaten dutenak, edota be­raien munduan murgilduta gozatzen dutenak ere. Euren sorkuntza-gaita­sunari lanabesak eta espazioak eskaini behar dizkiegu. Beren potentziala sus­tatzen lagunduko duten kanpo espa­zioak marrazten ditugu.

Itzuli

Ohiko egitura hegemonikotik irteten gara parkeak irudikatzeko garaian, eta haurren aniztasuna kontuan hartuko dituzten espazioak egituratzen ditugu.