Goroldioen bidez aire kutsadura gutxitzeko sistema
Kimubatek, Air Garden eta Tecnaliarekin elkarlanean garatu duen prototipoa Gazteizko La Paz kalean ezarri da produktua balioztatzeko.
Balioztatze prozesuaren helburu nagusiak honakoak dira: alde batetik, ezagutzea aukeratutako goroldio-motek metal astunak iragazteko zer nolako gaitasuna duten eta aztertzea ze mantenu-behar dituzten; eta, bestetik, euskarriaren eta finkatze sistemaren sendotasuna zehaztea, beste edozein hirira molda daitezkeen diseinu berriak definitzeko.
KIimubatek prototipoan jarri diren goroldioen landaketan hartu du parte, eta landaketa prozesua optimizatzeko helburua dugu, produktua merkaturatzen denerako goroldio kantitate nahikoa eduki ahal izateko.