Haurrentzako jolas eremu naturalak

Jolasgune naturalak oso egokiak izan daitezke bai ikastetxeentzat, bai ‘txikien’ dibertimendu eta ikaskuntzarako lekuak sortzearen aldeko apustua egiten duten udalentzat. Hain zuzen ere, Kimubaten parke naturalak sortzen eta diseinatzen adituak gara;material naturalekin jolasean, gure txikien gozamena eta irudimena bultzatzen dituzten txokoak gauzatzen ditugu.

Sozializazio-espazioak garatzen ditugu, txikiek jolasteko eta ikasteko aukera izan dezaten, beste haurrekin harremanean, eta pozez eta emozioz betetako uneak bizi ditzaten. Horretarako, gizarteak haurrei esleitu dizkien espazio horiei bizitza berria emateko lan egiten du gure taldeak. Naturarekin harremanean egonda jolastu eta dibertitzeko parke seguruak eraikitzeko aprobetxatzen ditugu leku horiek, natura egunero erabiltzen diren guneetara hurbildu nahi baitugu.

Parke natural horiek sortzeko, hainbat material erabiltzen ditugu, hala nola egurra, pinu-azala, ura, landareak edo harea. Horiekin txirristak, etxeak, kulunkak edo pasabideak sortzen ditugu, adibidez. Beti material jasangarriak baliatzen ditugu, haurrak naturara gerturatzeko eta, aldi berean, herri eta ikastoletan ingurumen-kontzientzia sustatzeko.

Aisiarako leku horiek sortzeaz gain, mantentze eta prebentzio lanez ere arduratzen gara, haurren dibertimendua eta segurtasuna bermatzeko.

Itzuli

Beti material jasangarriak baliatzen ditugu, haurrak naturara gerturatzeko eta, aldi berean, herri eta ikastoletan ingurumen-kontzientzia sustatzeko.