Kalekumeak: 'Urbanitak', baratzezaintzan orain

Euskaldunak, oro har, ez gara aldaketa-zaleak eta erresistentzia moduko bat sortzen dugu aire berriak datozenean. Baratzea, betidanik, baserritarren eta kanpotik etorritako batzuen lan edo afizio moduan ikusi izan dugu. Beti baserri giroan edo trenbide izkinetan. Betiere, urteetako esperientzia pilatzen duten baratzezainak.


Azken urteetan, aldiz, eskema hauek guztiak goitik-behera puskatzen dituzten baratzezainak agertu dira. Jende gaztea, familiak, atzerritarrak, hiritarrak... era batekoak edo bestekoak, baina gehienak ezaugarri bereizgarri eta bitxi batekin: inoiz ez dute aitzurrik hartu eskuetan. Askotan sardea zertarako erabiltzen den ere ez dakitenak eta gaitz erdi zerba landarea ezagutzen badute... [IRAKURRI ARTIKULU OSOA]

 

Itzuli