Konposta egitea ez du misterio handirik   

Bada jada urte bat edo beste konpostatzearekin eta horrekin lotutako gaiekin polemika handia sortu zela. Herrialde honetan askotan gertatzen den moduan, gai hori politizatu egin zen eta bazirudien zure ideologiaren arabera alde edo kontra egon behar zenuela. Nire ustez, oso akats larria da edozein gai bide horretatik eraman eta arrazoi teknikoak albo batera uztea; hauek baitira kontuan eduki beharko genituzkeenak. Artikulu honen helburu nagusia hori izanik, ea baliagarria zaizuen. 

Lehenik eta behin, konpostatzea zer den azaldu nahiko nuke. Definizio ezberdin asko aurkituko ditugu, baina, labur eta erraz azalduz, jatorri organikoa duen edozein materialen deskonposizioa da, oxigenoaren eta izaki bizidun ezberdinen laguntzarekin – intsektu, bakterio…–, ondoren ongarri moduan erabili daitekeena. 
 

Bizitzaren zikloa 
Materia organikoa edozein izaki bizidun edo bere eratorriak dira; hau da, hildako animaliak, hostoak, simaurra, gure ilea, hildako zuhaitzak… Noizbait bizirik egon denaren edozein zati. Beraz, gu geu ere materia organikoa gara eta denborarekin konpost bihurtuko gara; espero dugu hemendik denbora askora izatea hori! 

IRAKURRI ARTIKULU OSOA

 

Itzuli