LAN ESKAINTZA | Gurekin lan egin nahi duzu?

Hurrengo perfila duten bi kideren bila gabiltza gure Kimubat Paisaiako taldea osatzeko:
 

1. LAN ESKAINTZA: PAISAJISMO BULEGO TEKNIKOAN LAN EGITEKO PERTSONA

  • Kimubat taldeak bere bulego teknikorako pertsona bat behar du, amatasun baja bat ordezkatzeko.
  • Paisajismo arloan egiten diren proiektuen diseinuan, memorien ejekuzioan, bezeroarekin hartu eman zuzenean eta obren koordinazioan parte hartuko du.
  • Marrazten jakitea eskuz edota sketch up, photoshop eta antzeko lanabesen bidez.
  • Programa ezberdinak menperatzea beharrezkoa da. Autocad, Presto, Excel, Sketcup, Photoshop…
  • Talde dinamiko batean parte izateko aukera.
  • Paisajismo, arkitektura edo aparejadore ikasketak izatea beharrezkoa da. Paisajismo arloan esperientzia izatea baloratuko da.
  • Gidabaimena izatea ezinbestekoa da.

 

2. LAN ESKAINTZA: PAISAJISMO OBREN KUDEAKETA ERAMATEN ESPERIENTZIA DUEN PERTSONA

  • Bezeroekin harreman zuzena izanik, egin beharreko lanak ikusi, baloratu eta obren gestioa emateko pertsona baten bila gabiltza.
  • Enpresa propioa eduki edo autonomo bezala ibili izana baloratzen da.
  • Landarediaren inguruan eta paisajismo arloan jakintza izatea eta gremioen kudeaketan esperientzia izatea baloratuko da.
  • Informatika programak ezagutu eta menperatzea baloratuko da (Excel, Presto, Autocad, iRecursos...)
  • Pertsona dinamikoa eta proaktiboa behar da, gestiorako gaitasun handiarekin eta taldean lana egiten dakiena.
  • Komunikazio gaitasuna izatea ezinbestekoa izango da.
  • Gidabaimena izatea ezinbestekoa da.

Interesa baduzu bidali zure Curriculum Vitae-a kimubat@kimubat.eus helbidera.

 

Itzuli

Paisajismo, arkitektura, aparejadore edo gremioen koordinazioan esperientzia baduzu, bidali zure CVa!