MYGREEN proiektuan garatutako prototipoak TECNALIAren instalazioetan jarri dira balioztatzeko

Proiektuaren helburua, hirietako azalera berdea handitzea da eraikinetako azalera begetala handituaz. Horretarako, naturan oinarrituriko produktu linea ekonomiko eta jartzeko eta mantentzeko erraz bat sortuko da, gaur egun eraikinerako naturan oinarrituriko soluzioek dituzten trabak gaindituko dituenak.

Proiektuaren barruan zehaztutako zereginetako bat produktu modularrak, instalatzeko errazak, mantentzeko errazak eta eraikineko hainbat kokapenetara egokitzeko modukoak garatzea zen, hainbat landare-mota era erraz eta azkarrean instalatu ahal izateko. Lehenengo prototipoak Tecnaliaren 700 eraikinaren harreran (Derio) eta M2 (Donostia) eraikinaren terrazan jarri dira, eta KIMUBAT arduratu da landareak hautatu eta jartzeaz.

Proiektuaren esparruan, KIMUBATen lana garatutako produktuetara hobekien egokitzen diren landare-espezieen azterketan eta hautaketan oinarritu da, haien orientazioaren eta azken kokapena kontutan hartuta, besteak beste. Horretarako, web tresna bat eta app mugikor bat garatu ditu, balizko bezeroei hautaketa-prozesuan laguntzeko.

LANDARE KUDEAKETA
 

qr kimubat
       

Itzuli

logos mygreen kimubat tecnalia