Naturarekin bat sortuz: paisajismo proiektu bereziak

Kimubat-en paisaia maite dugu, bere zentzu zabalenean, eta orotariko proiektuak lantzen ditugu guru ingurunea aberasten laguntzeko. Ezagutzen al duzu gure lana?

Diziplina anitzak bateratzen dituen taldea gara, 25 urtetik gorako eskarmentua duena. Lorezaintzarekin, baratzezaintzarekin eta paisajismoarekin loturiko proiektuetan esperientzia zabala dugu, eta gure lanaren ezaugarri dira originaltasuna eta diseinuari ematen diogun arreta berezia. Gainera, proiektuen garapen osoa egiten dugu, sormenetik egikaritzera.

Ur arazketa sistemak

Barreiatutako guneetan sortzen diren ur zikinak arazteko diseinatuta dago K1 sistema. Prototipo sare bat osatu dugu hainbat jatetxe, aterpetxe, enpresa eta abarretan kokatutako instalazioekin. Arazketa prozesu naturala bermatzen dugu: sustratoak, mikroorganismoek eta landareek hartzen dute parte bertan. 
 
Gainera, isurketa araudiaren eskakizunak betetzen ditu K1 sistemak, eta ingurunera egokitzeko aukera ematen du. Abantaila nagusia mantenimendu urria da, urtean behin landareak moztea soilik eskatzen baitu. Horrez gain, prozesuan ez da inolako hondakinik edo lohik sortzen, ongarria baizik; eta araztutako ura berrerabili egin daiteke. Hortaz, gure sistemak ekonomia zirkularra bultzatzen du, urari balioa ematen baitio berriz ere. Ur hori ureztatzeko edota garbiketarako erabil daiteke.

Jolas eremu naturalak

Jolas eremu naturalak sortzeko lanabes guztiak eskaintzen ditugu. Gune neutralak dira, estereotipoetatik at daudenak. Gure diseinatzaile eta artisauen aholkularitza eta egikaritza zure ideien zerbitzuera jartzen dugu eta araudiaren eskakizunak betetzen direla bermatzen duen ziurtagiria eskaintzen dugu.

Biribilguneak

Biribilguneak udalerriaren erakusleiho dira, baita nortasun ezaugarri ere,  bidaiari, gidari edota edozein norbanakorentzat erreferentzia-gune bilakatzen baitira. Hori dela eta, herriaren historia edo kultura islatzeko gune aproposak dira, eta herriguneen sarrera edo irteeren muga ere bilakatu ohi dira. Beraz, bertaratzen direnei ongietorria egiteko edo agurtzeko elementuak dira. 
 
Kimubat-en biribilgune ugari diseinatu eta gauzatu ditugu, ornamentazioa eta izaera ematen duten elementuak uztartuz.

 

IKUSI GURE PROIEKTUAK

Itzuli