Baratze parkeak

Baratze parkeak

Euskaldunok beti izan dugu baserriarekin eta baratzearekin lotura berezia. Baina, azken urteetan, hiritartze prozesua jasan dugu eta kulturaren alde horretatik aldendu egin gara. Gaur egun, hala ere, baratzera gerturatzen hasi gara berriro ere, eta horretarako bi arrazoi nagusi daude: naturarekin kontaktua berreskuratzeko beharra eta barazki ekologiko eta osasuntsuak jatearen garrantzia. 

Hori horrela, Gipuzkoako geroz eta herri gehiagotan Baratze Parkeak jarri ditugu martxan, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean, eta jada 20 baratze parke baino gehiagotan ari gara lanean. 

Kontuan edukita espazio hauen helburuetako bat naturarekiko gertutasuna dela, material naturalak eta ahalik eta egokien integratzen diren elementuak erabiltzen ditugu, leku goxo eta naturalak sortuz. 
 

Kutxa Ekoguneko Baratze Parke Sarea

Baratze Parke Sarea, Gipuzkoako baratze parke ekologikoen sarea da. Ekologikoa eta autokontsumorako den baratzezaintza hedatzea edo gizatalde ezberdinen arteko elkarbizitza eta auzolana sustatzea dute helburu, besteak beste. Irakurri Baratze Parkeari buruzko xehetasun gehiago

ekogunea kimubat

Kutxa Ekogunearekin elkarlanean, jada 20 baratze parke baino gehiagotan ari gara lanean. Material naturalak eta ahalik eta egokien integratzen diren elementuak erabiltzen ditugu, leku goxo eta naturalak sortuz.