Formakuntza

Formakuntza

Baratzearen kultura eta horrek dakartzan onura guztien zabalkundea egiteko asmoz, Kimubatek ikastaroak eta tailerrak ere ematen ditu, nekazaritza ekologikoa, lorezaintza eta inguruko gaiekin lotuta.

Ikastaro hauen helburua gerturatzen zaigun jendearen beharretara hurbiltzea da, gai horretan hasiberriak nahiz trebatutakoak izan. Tailer praktikoak egin ohi ditugu, ikasteko modurik onena modu praktiko batean eginez dela uste baitugu, baita entretenigarriagoa ere.

Eskolak, baratzeak, udalak, elkarteak, partikularrak… leku guztietara iristen gara, eta publiko bakoitzaren beharretara egokitzen gara.

Kimubatek ikastaroak eta tailerrak eskaintzen ditu lorategiaren kultura eta honek dakartzan onurak zabaltzeko