Iturri eta putzuak

Iturri eta putzuak

Putzu edo urmaelak lorategiaren parte izan behar du, bere inguruarekin bat egin harmonian. Funtsezkoa da urmael hori jarriko den lekuaren tajuketa aztertzea, bertako landaredia, formak, argiztapena eta gainerako ezaugarriak, urmaelaren beraren ezaugarriak (tamaina eta forma) etxebizitzaren eta lorategiaren ezaugarrietara eta izan behar dituen funtzioetara egokitzeko.

Urmaela lorategiaren osagarri izan daiteke, edota lorategiko espazio baten protagonista egin. Urak ispilu efektua egiten du (zerua, eraikin bat edota inguruan dagoen landaredia islatuz), hezetasuna eta freskotasuna ematen dio inguruari, eta ekosistema txiki baten moduan funtzionatzen du fauna ugarirentzat (honek geuri ere onura ekarriko digu, baita lorategiari ere).

Iturriak urmaelaren atal izan daitezke, edota aparteko elementu; baina urak soinu banda berezia eta ikusgarritasuna ematen dio beti lorategiari. Iturriaren ezaugarriak lorategiaren edo etxebizitzaren morfologiaren eta diseinuaren araberakoak izango dira, eta abantaila bat du: lorategirik txikienean ere bere tokitxoa izan dezaketela.

Putzu edo urmaelak lorategiaren parte izan behar du, bere inguruarekin bat egin harmonian. Elementu lagungarria izan daiteke, edota lorategiko espazio baten protagonista.