Mantentze-lanak
Mantentze-lanak
Lantalde kualifikatua dugu, eta parke natural batekin zerikusia duen edozein jarduketa konpondu eta hari ekiteko beharrezko diren lantresnak ere bai.
Kimubatek eraikitzen dituen jolas eremu naturalizatuek eta bertako elementuek, UNE-EN 1776 eta UNE-EN 1777 arauen betekizunak kontuan hartzeaz gain, kanpotiko ENACek akreditatutako enpresa baten ikuskaritza gainditzen dute: jolas eremuaren segurtasuna bermatzen da.
Hala eta guztiz ere, edozein jolas eremu motaren kasuan, legeak ikuskaritza ezberdinak egitea gomendatzen du, gune hauen segurtasuna bermatzeko. Hauek izango lirateke UNE-EN 1176-1 araudiaren 6. atalean definitzen diren epeak:
- Ikuskatze jarraitua (hilabetean behin): apurketa bandalikoek eta agente klimatologikoek eragin ditzaketen arriskuak identifikatzeko balio du, baita jolas eremuan bil daitezkeen elementu arriskutsuak ekiditeko ere (beirak, pieza metalikoak, harriak eta abar). Absorzio azaleraren sakonera begibistara murriztu bada ere, ikuskatze honetan kontuan hartuko da. Ikuskatze honen maistazuna hilabetean behin izango da gutxienez.
- Ikuskatze funtzionala (3 hilabetean behin): ikuskatze honen helburua da jolas elementuen funtzionamendu egokia egiaztatzea, elementuen ainguraketa edo zimenduen egoera ikuskatzea eta piezen higadura ikuskatzea. Azterketa honen maiztasuna hiru hilabetean behin izango da gutxienez.
- Urteko ikuskatze nagusia (urtean behin): kasu honetan, UNE-EN 1176-7 araudia betetzen duen akreditazio ikuskaketa egingo da. Hau da, jolas eremuaren segurtasun maila globala egiaztatuko da. Ikuskaketa hau ENACek akreditatutako ikuskatze organismo batek egingo du, urtean behin.
Mantentze lanari dagokienez, bi motakoa izan daiteke: zuzentzailea eta prebentziozkoa.
- Prebentziozko mantentze lana:
- Lotzeko piezak estutzea
- Pintura edo azalera tratamenduak berritzea
- Absortzio azaleren berritzea
- Lubrikazioa
- Garbiketa-lanak
- Mantenua
- Mantenu zuzentzailea:
- Lotzeko piezen ordezkaketa
- Soldatze lanak
- Higatutako edo apurtutako piezen ordezkaketa
- Egiturazko elementu akastunen ordezkaketa