Lorategi korporatiboak

Lorategi korporatiboak

Enpresa batetara gerturatzean, sarreran aurkitzen dugun lorategiak egin ohi digu harrera. Horregatik, landare berezi eta elementu naturalak uztartzen dituzten espazioak sortzea gustatzen zaigu, sarrera horren erakargarritasuna indartzeko. 

Ohikoa da, gainera, erabilerarik gabeko guneak edukitzea eta gure lana espazio horiek leku atsegin bihurtzea da. Langileen deskantsurako gune atseginak sortzen ditugu (teilatuetan, belardietan…), atseden momentu horiek, naturarekin harremanean, are eta lasaigarriagoak izan daitezen. 

Landare bizikorrak erabili ohi ditugu eta horien aukeraketa ondo pentsatzen dugu, badakigu eta mantentze lan txikia izateak garrantzia handia duela enpresentzat. 

Langileen deskantsurako gune atseginak sortzen ditugu (teilatuetan, belardietan…), atseden momentu horiek, naturarekin harremanean, are eta lasaigarriagoak izan daitezen.