Parkeak

Parkeak

Kimubaten natura gerturatu nahi dugu herri eta hiriguneetara. Gune ahaztu edo degradatuei beste aukera bat ematen diegu, herritarrei aisialdirako espazio atseginak eskaini aldera.

Ez ditugu ikusteko bakarrik diren parkeak egiten, parte hartzekoak baizik. Hori dela eta, hainbat aktibitate ezberdin batzen ditugu gune hauetan: atseden eremuak, jolas guneak, ura, zakur parkeak... inor ez dadin berarentzako txokorik gabe geratu.

Landareen aukeraketari garrantzia handia ematen diogu, horrek emango baitio parkeari bere izaera eta kutsua. Aukeraketa on batek, gainera, parkearen mantenua txikia izaten lagunduko du. Erabiliko ditugun materialak ere ahalik eta naturalenak izango dira.

Paisajismoaren artea eraldatzen doa urteetan zehar, baina oinarriak mantentzen dira: naturaren errespetua, miresmena, behaketa eta esku hartzea.