Zakur parkeak
Zakur parkeak
Hiriguneetan bizi diren pertsonentzat izugarri onuragarriak dira espazio berdeak, naturarekiko lotura indartu eta estresa murrizteko. Eta zakurrek ere behar dituzte horrelako guneak, beraien behar naturalak asetu eta modu osasungarriago batean bizitzeko.
Gune horiek ez dira belarra besterik ez duten espazio itxiak… Saltoak, jolasak eta horrelako jarduerak beharrezkoak dituzte. Egurraren moduko elementu naturalak erabiliz, hainbat jolas sortzen ditugu, gure laguntxoek ondo pasatzeko eta beharrezkoa duten ariketa fisikoa egiteko.
Era berean, paisaian guztiz integratzen dira parke hauek, hirigune erdian zein parke baten barruan.
Zakurrek ere gune berdeak behar dituzte. Gu espazio horiek sortzeaz arduratzen gara.