Aitor Ikastolarentzako jolas eremu naturala

Jolas eremu naturalak

Donostiako Aitor Ikastolakoek parkea berdez pizteko proiektua enkargatu ziguten. Donostiako udaletxeak eta Lupo taldeak (@sistemalupo) sustatutako lana da honakoa. 
Proiektu eder honek lurrazpian dauden hodiak dituzte, haurrek lurazpitik mugitzeko aukera izateko.

Bestalde, egurrezko plataformak ere eraiki ditugu, antzezlanak egiteko eta saltoka ibiltzeko. Oreka jolasak ere protagonismoa dute. Honez gain, ondarretan jolasteko gunea eta landaketa ezberdinak sortu ditugu.

Laburbilduz, gure proiektuetan helburua argia da berriz ere: jolasteko espazioa naturalizatzea eta haurrek mugarik gabe jolastu ahal izatea.

Itzuli