Andoaingo Ondarreta Ikastetxea

Jolas eremu naturalak

Andoaingo Ondarreta ikastetxeko haur hezkuntzako eremua da honakoa. Zuzendaritzarekin eskuz esku lan egin ondoren, barruko eremu pedagogikoaren jarraipen edo luzapen bezala planteatu da kanpo espazio hau. 

Behar pedagogikoei erantzuten saiatu gara, lehendik zegoen kanpo espazio aseptiko eta gogorra eraldatuz. Haurrak askatasunean, aniztasunean eta bakoitzaren beharrei asetzeko euskarriak aurkitzeko asmoz eraldatu dugu eremua. 

Abaraska erraldoi bat bezala antolatu dugu proiektua. Horrela, mikroespazio ezberdinetan antolatu dugu: Esplorazio eremua, eremu lasaia, mugimendu eremua eta bestelako elementu transbersalak. Elementuen artean, hondargunea, berdegune goxoa, grada eremua antzoki txiki batekin… Eremu lasaiean, bankala edo baratze txokoa, etxetxoko eta pare bat mahai ipini ditugu.

Ikastetxearen beste aldean, zentzumenak garatzeko mugimendu eremua sortu dugu, zabuak birkolokatuz, piruetak egiteko euskarriak instalatuz eta igotzeko dorretxo bat eraikiz.

Beti kontuan hartu behar izan dugu haur hezkuntzako eremua dela, hau da, arriskuak neurtuak izan behar dutela. Baino aldi berean, haurrentzako aniztasun hori eskaini behar dugu, bakoitzak bere gunea aurkitu ahal izan dezan.
 

Itzuli