Baliarraineko jolas guneen birgaitzea

Paisaia berreskurapena

Lehen zegoen parke zahar baten birgaitze lana egin dugu Baliarraingo gune ezberdinetan. Proiektu honetan, aurretik zeuden jolas batzuk mantendu eta besteak berregin dira.

Lan honi ekin aurretik, haur-eskolako langile zein haur eta gazteen iritzia jaso genuen eta beraiekin elkarlanean osatu ditugu proiektuaren ildo nagusiak. Horrela, iritzi hauek jasota tipi eta hondar-gune baten beharra ikusi genuen. Gazteen iritzia jaso ondoren, berriz, zabu zaharra, talde zabu batengatik aldatzea erabaki zen.

Ideia hauetatik abiatuz, elementu guztiak modu jasangarrian nola bateratzen pentsatu genuen. Horregatik, hauen azpian dagoen kautxuzko zorua aprobetxatu genuen eta belar artifizialez forratu. Eserlekuak ere aprobetxatu egin dira.

Birgaitze lan honen barne, plaza nagusiaren ondoan, 0-6 urte arteko haurrentzat dauden kaseta eta zorua birgaitu ditugu, egoera nahiko kaxkarrean zeuden eta.
 

Itzuli