Bergarako ortu komunitarioak

Baratzezaintza

Bergarako udalak goiko auzoan hiri baratze bat sortzea erabaki zuen, erdigunetik oso gertu aurkitzen dena. Eremu honen helburu nagusia baratzezaintza ekologikoa sustatzea da. Forma zirkularreko partzelazio bat egin nahi izan genuen. Honez gain, egitura zati ezberdinetan sakabanatu dugu: araztegi ekologikoa, konpostatzeko gunea, ur-biltegia eta simaurra biltegi handia goialdean. 

Zonaldeka kudeatzeko ur biltegiak eta konpostatzeko guneez gain, bi etxola daude. Etxola nagusian, komunak aurkitzen dira eta eguzki plakak jartzeko asmoa dago eta bestean, txikian, materiala gordetzeko lekua dago.

Eremura heltzeko bi bide daude. Alde batetik, oinez iristeko bidezidorra dago, basopetik kokatua dagoen bide polit eta berezia dena. Bestalde, baratzezainak une puntualetan materiala igotzeko aparkaleku txiki bat sortu zen.

Itzuli