Zumarragako baratze-parkea (Urtubi)
Baratzezaintza
Zumarragako Baratze Parkea Urtubiko auzunearen maldan kokatuta dago. Bertara oinez erraz iritsi daiteke eta baita bizikletaz ere.
45 lursail ditu guztira eta lursail bakoitzaren azalera 35 m2 bitartekoa da. Baratze Parkeak lursail hauek izateaz gain, bi baratze-mahai ere baditu, mugikortasun mugatua duten erabiltzaileentzat.
Bestalde, baratzekideen eskura komunitatean erabiltzeko hainbat baliabide ere baditu Baratze Parkeak, hala nola, uraskak, konposta-gunea eta parkearen sarreran kokatua dagoen etxola eta aldagela eta erremintentzako biltegi gisa erabiltzen dena.