Berritxuko plaza

Paisaia berreskurapena

Berritxuko interbentzioa geometrikoa eta arkitektonikoa izan da. Hasierako eskaera plaza berdetzea izan zen eta, guk proposamen bat gehitu genien, plaza berdetzeaz gain, eserlekuak sortzea, alegia. Horrela, alde batetik, bizkarraldea duen eserlekuak sortu dira eta bestalde, bizkarraldea ez dutenak, atzean jardinerak dituztenak, hain zuzen.
Landare bibazeak landatu genituen, baita gereziondoak. Hauek, udaberrian, kolore ederrez margotuko dute plaza.  

Aipatzekoa da plazaren neurketak oso zehatzak izan direla. Izan ere, kontuan hartu behar genituen proportzioak eta simetriak, herriko azoka ere bertan jartzen baita. Berritxuko herritarrak oso pozik agertu dira eraldaketa honekin.
 

Itzuli