El jardín de Gabriel

Parke eta lorategiak

Donostiako lorategi honetan zeuden hesi zaharrak berritu behar zituzten eta zaharkituak zeuden txokoei itxura berri bat ematea eskatu ziguten. Egurrezko hesiak instalatu genituen lore koloretsuez inguratuta. Sarreran, kortenezko lorontziak diseinatu genituen eremuaren inguruan. Horrela, diseinu bakar batean batu ditugu txoko guztiak, hasieran zeuden hutsune guztiak estaliz. Etxearen atzealdean iturri bat lotuta duen kortenezko putzu bat ere badago. Gunearen landaredia kontu handiz aukeratuta dago eta oso barietate bereziak erabili dira.  

Itzuli