Elgoibarko ikastola

Jolas eremu naturalak

Ikasleen sormena lantzeko espazioa sortu dugu Elgoibarren. Ikastolaren ezkerraldean aurkitzen den leku zabal honek gune ezberdinak ditu. Hauen artean, ukuilua eta Azoka daude; bertan, haurrek bost zentzuak landu ditzaten gailuak eraiki ditugu: gezurrezko sukalde bat, sabaian zintzilik dauden kaskabiloak (soinu ezberdinak egiten dituzte).  Bestalde, salto egiteko tamaina ezberdineko egurrak daude. Oso espazio zabala sortu genuen eta oso pozik gaude lortutako emaitzarekin, bezeroaren beharrak guztiz bete baititugu. 

Itzuli