Endanea Gardeneko kanpo espazioa

Parke eta lorategiak

2023ko neguan Endanea Gardenerako eginiko proiektua da honakoa. Mimo handiz garatutako proiektua da. Beraiekin elkarlanean zerotik diseinatu eta burutu dugu, eta plazer bat izan da elkarrekin jardutea.

Endaneako kanpo espazio hau showroom gisa erabiltzeko pentsatuta dago. Horren inguruan, landare mota anitz landatu ditugu eremua naturalizatzeko asmoz. Horrez gain, jolas eremu bat, piknik mahaiak eta pergola eraiki ditugu, ekintza ezberdinak antolatu ahal izateko espazioa osatze aldera. Gardenaren korten altzairuko kartel handi bat ere ipini dugu instalazio osoa bateratzen duena.
 

Itzuli