Getariako Iturzaeta Herri Eskola

Jolas eremu naturalak

Getariako Iturzaeta Herri Eskolan hiru espazio ezberdin sortu dira. Jatorrian, patioa iparrera begira zegoen eta oso iluna, hotza eta haizetsua zen. Eskolako langileekin eta gurasoekin elkarlanean sortu den espazioa da honakoa.  Proiektu honetan aipatzekoa egin dugun barne espazioa izan daiteke. Kristalezko beirate batekin itxiera bat sortu dugu eta tarima eroso bat ipini dugu, horrela, haizetik babesten den portxe bat sortuz. Orain, haurrek barruan ere jolasteko aukera dute egun hotz edo euritsuetan.

 
Bestalde, beste bi jolas eremu sortu dira. Batean, plaza handi bat dago berdegune batekin. Grabillazko bidetxo bat sortu da gorabehera ibiltzeko gurdi batzuekin. Gainera, egurrezko bi dorre daude baita txirrista bat duen plataforma bat ere. Beste eremuan, aterpe bat zegoen eta berdegunea ipini da, zintzilik ibiltzeko jolas ezberdinekin. 

Itzuli