Igerilekua Hernaniko lorategi pribatuan
Proiektu honek xarma berezia du. Izan ere, leku txiki eta erabilgaitz bat espazio erabilgarri eta atsegina bihurtu dugu. Igerileku bat jartzea ere lortu dugu! Proiektua bi zatitan banatuta dago, goiko eremuan eta behekoan, alegia. Hasieran, igerilekua beheko aldean eraiki behar genuen, baina mami gutxi izango zuela eta, goiko eremuan eraikitzea erabaki zen azkenean. Kota ezberdintasun horrek joku asko eman zuen, izan ere, maila ezberdinetan sortu ahal izan genuen espazioa. Maila bakoitzak erabilera ezberdina du orain. Lehenengo mailan, igerilekua agertzen da, esertzeko hormatxo bat ere badago, bainatzeaz gain, altzari moduan ere erabili ahal izateko. Bestalde, egurrezko plataforma dago hamakak jartzeko eta alde bakoitzean bi terrazatxo daude, kortenez eginak, landaketa eremutxo bat ere egon dadin, espazioa naturalizatuz eta leunduz.
Azkenik, beheko eremuan, belar eremu bat sortu genuen, barbakoa zonalde bezala erabiltzen dena. Zurezko eserleku bat ipini genuen eta fondoko kota altxatu, lekua zabalago bihurtzeko asmoz. Egurrezko itxitura bat jarri genuen inguruan, eta harrizko blokeekin loreontziak sortu genituen.