Intxausti kaleko eremu degradatuaren eraldaketa

Parke eta lorategiak

Bermeoko alde zaharrean aurkitzen den eremu degradatu hau eraldatzea izan zen gure eginkizuna. Alde zaharrean hainbat txoko daude zaindu gabe eta biztanleentzako erabilgarriak ez direnak. Aurretik beste kaleetan egin dugun modura, Intxausti kalean ere egin dugu atseden gune naturala. Egurrezko plataforma bat, cortenezko jardinerak eta pare bat eserleku instalatu ditugu. Horrela, bertaratzen direnek erabili ahal izango dute; atseden hartu, eseri eta bertan irakurri… Senide zein lagunekin biltzeko gunea ere izan daiteke. 

Itzuli