Aitxuri Herri Eskola, Zegama

Jolas eremu naturalak

Zegamako eskola honetan asfaltozko lurra zegoen eta espazioa biguntzeko asmoarekin honako esku-hartzea egin dugu. Alde batetik, belar artifiziala, eta erliebeak sortu ditugu. Bestalde, hondar txokoa jarri dugu aterpean. 

Honetaz gain, mikadoak, oreka jolasak, intsektuen hotelak eta jardinerak ere ipini dira. Taldeko jolasak sustatzeko mahaiak jarri dira. 
Material birziklatuak (gurpilak edo sokak, adibidez) osatzen dute jolas eremua. Beste berezitasun bat, jardinera batean eraiki dugun urmael txikia da.

Itzuli