Azpeitiako Goena parkea

Jolas eremu naturalak

Parke honen berezitasun handiena, belardi zabala da. Eremu berde hau, orain arte, eguzkia hartzeko erabili dute herritarrek. Beste batzuk kriket-era jolasteko ere erabili izan dute. 

Hala ere, azkeneko hilabetetan parke itxura hartu du eremuak. Hasieran, pagadi bat besterik ez zegoen lekuan, abentura parke bat sortu da, haurrek pagadien artean jolas dezaten. Eremuaren ezkerraldean, tirolina luze bat eraiki dugu.

Azken boladan, landaketa gazte anitz egin dira, aparkalekua eta sarbidea egokitu dira eta picnic mahaiak ere ipini ditugu, espazioaren erabilera ludikoa indartu nahian. 
 

Itzuli