Azpeitiko Xaguxatar parkea

Jolas eremu naturalak

Lur Paisajisten gidaritzapean, zonalde hau eraikitzeko ardura izan genuen. Parke xelebre hau sortzeko Azpeitiko xaguxarretan inspirazioa hartu genuen eta hainbat berezitasun ditu. Alde batetik, hormetan animali hauen irudiak marraztuta daude. Bertan, eskalada eremua ere badago, baita elkarrekin konektatzen diren bi odi ere. Erramuzko labirinto bat du eta alboan pare bat mahai eta eserleku ipini genituen. 

Bitxikeri bezala, intsektuentzako hotela sortu genuen eta, honen inguruan, landare meliferoak (intsektuentzako erakargarriak direnak) landatu genituen.

Erronka polita izan zen eta harro sentiarazten gaitu era honetako proiektuak sortzeak.

Itzuli