Barakaldoko Alazne Ikastolaren jolas eremua
Barakaldon kokatzen den Alazne Ikastetxearen jolas eremua LH ko haurrei begira sortu genuen baina HHkoek ere gustura jolasten dute. Ikastolak, hiruki formako belardia zeukan, erabat lokaztuta. Gazteei erronka fisiko ezberdinak eskaintzea zen hauen nahia, landaketa zaindu bat edukitzea ere. Horregatik, gure helburua erronka fisiko anitzen gune bat sortzea izan da.
Gune ezberdinetan zatitzen da eremua: eskalatzeko gunea, antzerki gunea (taldean bildu, abestu edo antzezteko funtzioarekin), parkour gunea (gurpil zaharrak berrerabiliz) eta, aurretik azaldutako hiruki forma duen gunea. Azkeneko honetan, oreka jolasak, koltxoneta, eta abdominalak egiteko barrak eraiki ditugu. Eremuaren zorua hartxintxarrez estalita dago, amortiguazioa errazteko, eta inguruan belardi batez inguratuta dago. Hesiak jarraituz ere, landaketa ezberdinak daude.