Bidaniako Txinkorta Eskola

Jolas eremu naturalak

Bidaniako txinkorta ikastetxeak orain arte zeukan jolas eremua berritu nahi zuen, jolastokia oso zahartuta zegoelako eta jolas komertzialak aldatu eta naturalagoak jarri nahi zituztelako. Horregatik, martxan jarri ginen material naturalekin eraikitako eremu bat sortzen. Elementuak mantentzeko errazak izan behar zutela esan ziguten. Guk zirkuitu batean antolatzen den jolas eremua proposatu genien, alde batetik zonalde lasaia eta bestea aktiboagoa izango zuena.

Jolas eremua bi mailatan zegoen sakabanatuta, saskibaloi eremua eta jolas gunea, elementu komertzialekin osatzen zena. Gure helburua bi eremu hauek batzea zen (txirrista batekin eta zirkuitu itxi bat sortuz). Dauden zuhaitzetan eta zoru gogorrean, esku hartu behar izan genuen, bertara arte lekua ez zelako erabilgarria erabat lokazten zelako euriarekin. Honi jarraiki, belar artifiziala ipini genuen.

Bestelako estrukturak, akazia enborrarekin daude eraikita, baita graderio edo antzezlekua ere. Etxola eremua, ezkutatu ahal izateko pasabide edo tunelak ere badaude.

Itzuli