Errenteria, Bizarain Ikastola HH

Jolas eremu naturalak

Zarauzko estudio batek diseinatutako proiektua. Guk jolas eremua eraiki dugu eta ikusten ez diren aldaketa nabarmen asko daude: aurreko patioa beheko maila batean zegoen eta orain maila berdinean dago, ikasgeletatik zuzenean ateratzeko aukera dute txikiek, ate guztiak patiora eramaten dute orain. Ikasgelen jarraipen gisa pentsatuta dago patioa. Zebra bidea ere lekuz aldatu da, kokapen okerrago batean zegoen eta orain eskolako aurreko atera pasa da, haurren segurtasuna ziurtatuz. Berdegune ezberdinak daude. Hondargune txikia eta hondargune handia eraiki ditugu. Egurrezko iturri bat ere instalatu dugu urarekin jolasteko, merkatutxoan jolasteko espazioarekin batera. Eskina batean, tipia jarri dugu. 

Perimetroa, jazmin barietate batez inguratu da, landare igokariak landatu dira loraldi zuri eta usaintsua ahalbidetuz. Landaketa bizikorreko barietateak ere landatu dira, eta erdiko tartean pinuazal eremu bat eta hondargune handi bat jarri dugu.

Itzuli