Gorlizeko eremu jostagarria
Jolas eremu naturalak
Tramo urbano batean kokatua dagoen parkea da hau, hormigoiez inguratuta zegoen eta horregatik, orain arte egin izan dugun motako parkeak ez bezala, ez daude elementu naturalik. Gainera, ez du mantenua edukiko eta, beraz, beharrezkoa zen material gogor eta iraunkorrak erabiltzea. Estalkia, TAPER ARKITEKTURA enpresak sortu du.
Itsasoarekin oso lotuta dagoen herria denez, itsasoaren elementuak nabariak dira eremuan. Kontzeptu edo elementu abstraktu hauen artean olatuak, balea, sareak edo arrantzatzeko elementuak antzeman daitezke.
Oso parke berezia da hau, elementu arkitektonikoak erabili dira, eta hauek jolasteko modu bezala eskaini dira. Oso parke urbanoa eta oso arkitektonikoa da eta, aldi berean, eskultura baten modukoa dirudi.